Grupo Zaher

Kultura- eta kirol-jarduerak sustatzen

Grupo Zaher taldearentzat garrantzitsua da industria-jardueran aurrera egitea, inguruaren garapen ekonomikoan lagunduz, eta, halaber, garrantzitsua da kultura-garapenean parte hartzea. Horregatik, Zaherrek, ahal duen neurrian, Urola eskualdeko kultura- eta kirol-jarduerak bultzatzen ditu.
Ildo horretan, Iraurgi SB saskibaloi-taldearen babeslea da, bai senior kategorian, bai kadete kategorian.
Senior taldeak LEB plata kategorian jokatzen du gaur egun, aurreko denboraldietan bikain jokatu eta urte gutxitan zenbait igoera lortu ostean.
Bestalde, kadeteen taldeak euskal ligan jokatzen du, eta oso ondo ari da. Ohikoa da jokalariei dei egitea saskibaloiko euskal selekzioan eta espainiar selekzioan jokatzeko.